Gizartea -

Ezbeharra

16 urteko mutil bat hil da Lezon, trenak harrapatuta

Une horretan, biktima beste gazte batekin batera zegoen, eta hura artatu behar izan dute, antsietate krisi batek jota. Hildakoa Gipuzkoako Aldundiaren zaintzapean zegoen.

Lezoko tren-geltokia. Argazkia: EiTB
Lezoko tren-geltokia. Argazkia: EiTB
16 urteko mutil bat hil da Lezon, trenak harrapatuta

0:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko mutil bat hil da asteazken arratsaldean Lezon (Gipuzkoa), Renferen Gaintxurizketako geltokian, tren batek harrapatuta.

Ezbeharra 20:30 aldera gertatu da, Irun-Brinkola lineako konboi batek gaztea harrapatu duenean. Adingabea Gipuzkoako Aldundiaren zaindaritzapean zegoen.

Antza denez, une horretan beste gazte batekin —hura ere Aldundiaren zaintzapekoa— zegoen, eta hura artatu behar izan dute, antsietate krisi batek jota.

Adin txikikoaren gorpua Donostiako Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiken diputatua istripuaren lekuan izan da gauean, Aldundiko iturriek baieztatu dutenez.

Istripuaren ondorioz, tren zerbitzua eten dute Donostia eta Irun artean, eta 22:30 arte ez dute berrezarri.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Gaurko azken ordukoa Lezo