Gizartea -

Osasuna

Elgorriaren protokoloa abian jarri dute Bizkaian, kasu bat antzeman ostean

38 urteko gizon bat Gurutzetako ospitalean sartu dute; dirudienez, Tailandia eta Filipinara bidaiatu zuen. 2012az geroztik ez zegoen elgorri kasurik Euskadin, baina hau bigarrena da 2018an.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Saileko Osasun Publiko eta Adikzioetako Zuzendaritzak arrisku-kontaktuak detektatzeko eta kutsatuta egon daitezkeen pertsonei txertoa jartzeko indarrean dagoen protokoloa jarri du abian.

Osakidetzak jakitera eman duenez, 38 urteko gizon bat Gurutzetako ospitalean sartu dute, elgorriarekin. Gizonak Filipinas eta Tailandiatik bidaiatu zuen, eta abuztuaren 29an itzuli zen Bizkaira.

Elgorriaz infektatua dagoen gaixoak beste pertsona batzuekin kontakturik izan ez dezan, Gurutzetako ospitalean hartu beharreko neurri guztiak jarri dira martxan, baita arrisku kontaktuak detektatzeko protokoloa ere kasuarekin harremana izan duten guztiekin.

Euskal osasun zerbitzuaren hitzetan, 2012. urteaz geroztik ez zen elgorri-kasurik detektatu Euskadin, baina, aurten, apirilean, 20 hilabeteko haur batengan kasu bat eman zen, beraz, "desagerrarazita dagoen gaixotasuna izatetik urrun dago". Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren (ECDC) datuen arabera, gaixotasun horrek Europa osoan gora egin du. Zehazki, 14.000 kasu diagnostikatu dira Europako 30 herrialdeetako 28tan.

Euskadin, elgorriaren aurkako txertoa haurren txertoen egutegian sartuta dago; Hirukoitz Birikoaren (elgorria-hazizurriak-errubeola) lehen dosiaren estaldura % 96,05ra iritsi da, eta bigarrenarena, berriz, % 94,7ra. Estaldura horiek Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako adierazleak betetzen dituzte, azaldu du Osakidetzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Txertoak