Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia jarri dute arratsalde-gauerako eurite handiengatik
15:00etatik dago indarrean abisua, eta gauerdira arte iraungo du EAE osoan. Kazkabarra ere bota dezake, barrualdean bereziki.
agentziak | erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur arratsalderako eta gauerako eurite handiengatik, 15 litrotik gora bota baitezake metro koadroko leku batzuetan.
15:00etatik dago indarrean abisua, eta gauerdira arte egongo da EAE osoan. Kazkabarra ere bota dezake, barrualdean bereziki. Haizeak ere gogor jo dezakeela ohartarazi dute.
Euskalmet Meteorologia agentziak iragarri du bihar zerua lainotuta egongo dela eta euria egin dezakeela, asko leku batzuetan, eta tenperatura minimoak gora eta maximoak behera egingo duela.
Astelehen arratsaldetik aurrera zeruak garbitzea eta tenperatura minimoak behera egitea eta maximoak bere horretan geratzea edo apur bat gora egitea espero dute.