Gizartea -

ARABA

63 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari dira Gasteizen

Arana kalean aurkitu dute emakumearen gorpua, haren bizikletaren ondoan. Autopsiaren emaitzaren zain, hilotzak ez dauka indarkeria zantzurik.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza 63 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari da Gasteizen. Ostegun gauean aurkitu zuten emakumearen gorpua, Arana kalean, haren bizikletaren ondoan. Lehen ikerketen arabera, litekeena da konortea galdu eta lurrera erortzerakoan buruan kolpea hartzea.

23:40an aurkitu zuten emakumea, konorterik gabe, eta larrialdi zerbitzuei deitu zieten.

Osasun langileak bertaratu zirenerako, ordea, emakumea hilda zegoen. Buruan kolpe bat zuen.

Autopsiaren emaitzen zain, hilotzak ez dauka indarkeria zantzurik. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du heriotzaren zergatiak argitzeko. Hildakoa Gasteizko bizilaguna zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea