Gizartea -

Irailaren 8tik 12ra

Bilbon inoiz egin den biltzarrik handiena hartuko du Euskalduna Jauregiak

Europako Patologia Biltzarra dela eta, 3.700 lagun inguru joango dira egunero Euskalduna Jauregira. Guztira, 85 herrialdetatik iritsitako 3.200 sendagile izango dira biltzar horretan.

Euskalduna Jauregia. Argazkia: Juan Carlos Sancho
Euskalduna Jauregia. Argazkia: Juan Carlos Sancho
Europako patologia biltzarrak 3.200 lagun inguru bilduko ditu Bilbon

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Euskalduna Jauregiak Bizkaiko hiriburuan inoiz egin den biltzarrik handiena hartuko du irailaren 8tik 12ra. Guztira, 3.700 lagun bilduko ditu egunero Europako Patologia Biltzarrak.

Hain zuzen ere, 85 herrialdetatik iritsitako 3.200 sendagile izango dira biltzar horretan. Gainera, arlo horrekin zerikusia duten hainbat enpresatako 500 ordezkarik hartuko dute parte, baita medikuntzarekin lotuta dauden zenbait erakundek ere. 85 stand jarriko dituzte horretarako.

Europako Patologia Biltzarraren 30. edizioa izango da aipatutakoa. Bilbon sekulako eragin ekonomikoa izango du hitzordu horrek: 2.624 logela gorde dituzte Bizkaiko 15 hoteletan.

Bost egunez, beteta egongo da, beraz, Euskalduna Jauregia, eta, aurreikuspenen arabera, 9.000 gosari, 12.000 kafe, 40.000 pintxo eta 5.000 bazkari emango dituzte bertan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskalduna Jauregia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuak