Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Abisu horia ezarri dute gaurko Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio handiengatik
Metro koadroko 15 litro pilatu daitezke ipar isurialdeko leku askotan, ordubetean.
EiTB.EUS
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur, egun osorako, prezipitazio handiengatik. Iragarpenaren arabera, metro koadroko 15 litro bilduko dira ordubetean ipar isurialdeko leku askotan.
Atzo, asteazkena, 10:00etatik gauerdira arte, abisu horia egon zen indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan, prezipitazio handiengatik.
Gaur, osteguna, zerua hodeitsu izango da eta zaparrada trumoitsuak botako ditu. Baliteke zaparradak handiak izatea zenbait tokitan, bereziki kostaldetik gertu. Egunaren bukaeran, ezegonkortasuna gutxitzen joango da, eta zaparradak ahulagoak eta sakabanatuagoak izango dira, batez ere barnealdean. Tenperaturan ez da aldaketa handiegirik espero.
Ostiraleko iragarpena
Ostiralean, zerua estalita egongo da, eta euria egingo du egunaren lehen partean; batik bat, isurialde atlantikoan. Tenperaturek ez dute aldaketa nabarmenik izango.
Larunbata
Hodei gutxi batzuk ikusiko ditugu zeruan goizean, baina arratsaldean okerrera egingo du eguraldiak, eta euria ere egin lezake.