Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek emakume bat jo du Gasteizen

Lekukoen deklarazioari esker atxilotu dute 26 urteko gizona, izan ere, ustezko erasotzaileak eta emakumeak ukatu egin dute erasoa Udaltzaingoaren aurrean.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari kalean zaplazteko bat ematea leporatuta. Lekukoen deklarazioari esker atxilotu dute, gizonak eta emakumeak ukatu egin baitute Udaltzaingoaren aurrean, nahiz eta biktimak aurpegian kolpearen markak izan.

Udaltzaingoak gauerdia izan baino minutu batzuk lehenago jaso du deia, Espainia Plazan gizon bat emakume bati eraso egiten ari zela ohartarazteko.

Erasoaren lekukoek bertaratu diren udaltzainei azaldu dietenez, gizon batek belarrondoko bat eman dio emakume bati, eta azken horrek Espainiako Gobernuak Araban duen egoitza aldera joan da ihesi.

Hura aurkitutakoan, udaltzainek bikotea identifikatu dute, eta gertatutakoari buruz galdetu diete biei, bakarka. Biek ala biek ukatu egin dute erasoa, baina emakumeak aurpegian zituen markak eta lekukoen adierazpenak aintzat hartuta, agenteek atxilotu egin dute gizona. Atxilotua gaur goizean eraman dute epaile aurrera.

Emakumeak, berriz, ez du salaketarik jarri nahi izan, eta uko egin dio osasun-arreta jasotzeari.

________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Tratu txarrak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Tratu txarren biktimentzako gida Mundu matxista