Gizartea -
GENERO INDARKERIA
Bizkaiak indarkeria matxistaren 186 biktimari aholkularitza juridikoa eman zien iaz
Guztira, Bizkaiko Foru Aldundiak 412 kasu berri artatu zituen.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Bizkaiko Foru Aldundiak tratu txarren edo sexu erasoen biktima diren 186 emakumeri aholkularitza juridikoa eman zien iaz, Diputazioak berak emandako datuen arabera.
Guztira, Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun Sailaren Arreta Juridikorako Zerbitzuak 412 kasu berri artatu zituen.
Emakume horietatik ia erdiek (% 45,1) emakumeenganako indarkeriarekin lotutako arreta jaso zuten, beste 167 emakumek (% 40,5) tratu txarrekin loturikoa eta gainerako 19ek (% 4,6) sexu indarkeriari buruzkoa.
Tratu txarrei edo sexu indarkeriari lotuta, 16 biktima berri antzeman zituen hilabetean, 2005ean baino 10 gehiago.
Tratu txar kasu gehienetan bikotekidea edo bikotekide ohia zen erasotzailea. 2017an 152 emakumek jaso zuten aholkularitza juridikoa arrazoi horregatik, aurreko urtean baino % 41 gehiago.
Diputazioaren zerbitzu honen bitartez ordenamendu juridikoak eskaintzen dien aukeren berri ematen zaie biktimei: zein diren bere eskubideak, nola eta noren aurrean salatu behar duten, baliabide juridiko eta sozialetara nola heldu eta, hala erabakiz gero, prozesu judizialean nola esku hartu.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.