Gizartea -
Gertaera
64 urteko arabar bat itota hil da Santoñako Berria hondartzan
Bi anbulantzia eta Santoñako osasun-zentroko medikuak bertaratu dira, eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, eta bertan hil da.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako 64 urteko gizon bat itota hil da astearte goizean Santoñako Berria hondartzan.
Larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez, bi anbulantzia eta Santoñako osasun-zentroko medikuak bertaratu dira, eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin hura bere onera ekartzeko, eta bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea