Gizartea -
Trafiko istripua
Hiru bilbotar zauritu dira Errioxan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
AP-68 errepidean gertatu da istripua, Briones parean. Antza denez, autoa kamioia aurreratzen saiatu da, baina jo egin du eta errepidetik atera da.
Agentziak | Erredakzioa
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute AP-68 errepidean, Briones parean, eta istripuaren ondorioz, autoan zihoazen hiru bilbotarrak Haroko osasun-zentrora eraman behar izan dituzte.
Antza denez, autoa kamioia aurreratzen saiatu da, baina jo egin du eta errepidetik atera da, Errioxako larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Ondorioz, autoa ezker erreian geratu da.
Istripua bart gertatu zen, 21:00ak aldera, eta auto-ilara luzeak eragin zituen bi orduz. SOS Errioxak jakinarazi duenez, 23:20an berreskuratu zuen zirkulazioak ohiko martxa inguru horretan.