Gizartea -

Epaia

Abokatu bat zigortu dute, alzheimerra zuen bezero baten etxea legez kanpo emateagatik

Epaiaren arabera, emakumea ez zen gai erabakiak bere kabuz hartzeko, eta abokatuak zuzenean kudeatzen zituen bere ondasun guztiak; denborak eta espazioak nahastea eragiten ziolako gaitz neurologikoak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri die abokatu bati eta bere bikotekideari, bidegabeko jabetza delitua egotzita. Izan ere, gaitz neurologiko baten eraginez "murriztasun psikikoa" zuen bezero baten etxebizitza bere bikotekidearen izenean jarri zuen abokatuak, legez kanpoko bitartekoak erabilita.

Epaiaren arabera, emakumea ez zen erabakiak bere kabuz hartzeko gai, eta abokatuak zuzenean kudeatzen zituen bere ondasun guztiak; besteak beste, denborak eta espazioak nahastea eragiten ziolako gaitz neurologikoak.

Hala, adineko emakumearen "murriztasun psikikoaz jakitun izanik", 2013an bere esku utzitako botere bat bidegabe erabili zuen bi urte geroago, etxebizitza hori bere bikotekidearen izenean jartzeko asmoz.

Gauzak horrela, epaiak frogatutzat eman du zigortutako emakumeak beste pertsona baten "ondasuna legez kanpo" lortzeko erabili zuela bere lana. Arrazoi horregatik, bakoitzari urtebeteko kartzela-zigorra eta 1.440 euroko isuna ezarri dio. Era berean, baliogabe utzi du abokatuak etxearen jabetzaren inguruan 2015ean egin zuen aldaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak