Gizartea -

Gastronomia

Donostiako pintxoak, munduko gastronomia-esperientziarik onena, Lonely Planeten ustez

Bidaia-giden argitaletxeak zerrenda bat egin du; bertan, islatzen du zeintzuk diren esperientzia gastronomikorik nabarmenenak. Azpimarratzen duenez, bertako produktuek garrantzi handia dute.

Donostiako taberna batean, hainbat pintxo. Argazkia: EiTB.
Donostiako taberna batean, hainbat pintxo. Argazkia: EiTB.
Donostiako taberna batean, hainbat pintxo. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako pintxoez gozatzea, horixe da Lonely Planet bidaia-giden argitaletxearen iritziz, munduko gastronomia-esperientziarik onena. Bere web orrian, Lonely Planetek, argitaratu du zerrenda bat, non islatzen duen zeintzuk diren, haren ustez, esperientzia gastronomikorik onenak; Lonely Planetek azpimarratzen du bertako produktuek garrantzi handia dutela Gipuzkoako hiriburuko pintxoetan, eta gomendatzen du, gainera, pintxoak egun oso bateko bisitarekin laguntzea.

"Pintxoak Donostian; horixe da kultura baten sukaldaritzan murgiltzeko modurik onena", dio Lonely Planetek; argitaletxeak azaltzen du pintxoei "tapa" deitzen diotela Estatuko hegoaldean, eta honako aholkua ematen du horiek dastatzeko: edateko zerbaitekin laguntzea. "Pintxoek", dio Lonely Planetek, "hainbat modutara ager daitezke: era tradizonala, alegia, jakiak ogiaren gainean, eta interpretazio gastronomiko txikiak bezala ere. Horien zaporeek desafio egingo diote zeuk ikusten duzunari".

"Eredurik apalenak, maiz, harrigarrienak dira: zainzuriekin, tuna- eta antxoa-tartaleta, edo, agian, txanpiñoiak baratxuriarekin". Gidak dio ordurik onena, pintxotan hasteko, 21:00ak direla, eguna Donostian eman ostean, eta siesta eginda: "Minutu batzuk bakarrik beharko dituzu hurrengo tabernara joateko, beste gutizi gozo batzuetaz gozatzeko, jaten eta edaten ari diren beste lagun-talde bat topatzeko; jarraitu horien bidea", gomendatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia azken ordukoa Donostia Euskadi bideoak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Jatetxeak Basque Culinary Center azken ordukoa