Gizartea -
Olatuak
Abisu horia astelehen arratsaldean kostaldean itsasaldeko arriskuagatik
Itsasgora 19:05ean izango da, eta 4,91 metro harrapatuko ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du astelehen arratsalderako, itsasaldeko arriskuagatik, 18:30 eta 19:30 bitartean kostaldeko kalteak izateko arriskua iragarri baitute. Olatuen altuera adierazgarria 1,5-2 metrokoa izango da, eta olatuen arteko tartea, berriz, 9-10 segundokoa. Abisuak ordubete iraungo du.
Itsasoan, hortaz, olatuen altuera adierazgarria 1-1,5 metro ingurukoa izango da goizean, eta arratsaldean, aldiz, igotzen joango da, 1,5-2 metroraino. Itsasgora 19:05ean izango da, eta 4,91 metro harrapatuko ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea