Gizartea -

Arau berria

Etxebizitza Legea onartzeko prozesua hilaren 21ean abiatuko da

Eusko Jaurlaritzak herritarren iritziak eta proposamenak biltzeko plataforma bat eratu du. "Zurekin etxebizitza egiten dugu" da horren leloa eta Etxebideren webgunean dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak iragarri duenez, urtarrilaren 21ean abiatuko da Etxebizitzari buruzko Legearen aurreproiektua onartzeko prozesua. Prozesua apirilaren 15era arte luzatuko da eta Sailak maiatzaren amaieran aurkeztuko du txostena.

Legeak honakoak arautuko ditu, besteak beste: alokairuko etxebizitzen parke publikoa sortzea, etxebizitza izateko eskubidearen definizioa eta birgaitzearekin lotutako hainbat kontu.

Etxebizitzari buruzko Legeak etxebizitza izateko eskubidearen kontzeptua garatuko du, baita hainbat eragile instituzional, sozial eta ekonomikok (75tik gora) sinatutako Itun Soziala ere.

“Zurekin etxebizitza egiten dugu”

Lege-proiektua onartu baino lehen, herritarren iritzia eta proposamenak bildu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak.

Horretarako, plataforma bat eratu du. “Zurekin etxebizitza egiten dugu” da horren leloa eta Etxebideren webgunean dago. Bertan, eztabaidarako guneak, inkestak, legearen zirriborroa daude, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea