Gizartea -
Jazoera
Gizonezko batek aitaginarreba hil du Iruñean, eta etxean gotortu da ondoren
Antza denez, eztabaida baten ostean hil du gizona. Hilketaren ostean, sei ordu eman ditu etxebizitzan gotortuta. Azkenean, GEO taldeko agenteak etxera sartu dira, eta bere burua entregatu du orduan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizonezko batek aitaginarreba hil du igande honetan, Iruñean, Nafarroako SOS zerbitzuek jakinarazi dutenez. Dirudienez, ustezko hiltzailearen aitaginarreba da biktima, eta buruan kolpe handia emanda hil du.
Ondoren, Sanduzelai auzoko Santa Bizenta Maria kaleko etxebizitza batean gotortu da arratsalde osoan ustezko erasotzailea. Polizia Nazionalak operazioa abiatu du, eta itxi egin du ingurua.
21:00ak baino lehen, Polizia Nazionalaren GEO Operazio Berezietarako Taldeko agenteak sartu dira etxebizitzara, eta ustezko erasotzaileak bere burua entregatu du orduan. Atxilotuta eraman dute.
Mediku taldeko iturriek jakinarazi dutenez, biktimaren gorpua garajean aurkitu dute, baina odol arrastoak eraikinaren igogailuan ere topatu dituzte. 19:30 jota zirenean, hilotza Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua, autopsia egitera.