Gizartea -

Natura

Unai Pascual euskalduna, natura eta ongizateari buruzko mundu ikerketa baten buru

Ikerlari gasteiztarrak Klima Aldaketari buruzko Ikerketa Zentroan (BC3) lan egiten du. Naturak gizakien ongizatean duen eraginari buruzko mundu mailako ikerketa bateko presidentekide izendatu dute.

ETBklo bideo batetik hartutako irudia
ETBklo bideo batetik hartutako irudia
ETBklo bideo batetik hartutako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Pascual ikerlari eta irakasle gasteiztarrak naturak gizakien ongizatean duen eraginari buruzko mundo ikerketa bateko presidentekide izendatu dute. Ikerbasqueko irakaslea da eta Klima Aldaketari buruzko Ikerketa Zentroko (BC3) ikerlaria.

Pascual (Gasteiz, 1973) nazioarteko ekonomia ekologikoan aritu da batik bat orain arte. Datozen hiru urteetan, 150 adituk osatutako talde bat gidatuko du, BC3 zentroak jakinarazi duenez.

Pascualen izendapena Nazio Batuek lagundutako IPBES erakundeak erabaki du. 130 bat gobernuk osatzen dute.

IPBES 2012an sortu zen, eta politika publikoak diseinatzeko lana duten arduradunei planetako naturaren egoera hobetzeko ebidentzia zientifikoak emateko asmoz.

Unai Pascual BC3 zentroaren zientzia taldeko kidea izateaz gain, Ikerbasqueko irakaslea eta CDE zentroarekin lotutako ikerlaria da Bernako Unibertsitatean, Suitzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz berriak Eguneko albisteak Zientzia albisteak