Gizartea -

Gipuzkoa

N-1 errepidea itxiko dute Legorreta eta Itsasondo artean, Irun-Gasteiz noranzkoan

Udazkenean izandako elurteek eta euri-jasa handiek kalte handiak eragin zituzten N-1 errepideko hainbat gunetan. Hori dela eta, hurrengo asteetan bide-zorua konpontzeko lanak egingo dituzte bertan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez, asteburu honetan N-1 errepidea itxita egongo da Legarreta eta Itsasondo artean, Irun-Gasteiz noranzkoan. Orotara 1,7 milioi euro erabiliko dituzte tarte horretan bide-zorua erreparatzeko.

Gipuzkoako Bide Azpiegituretako Departamentuak azaldu duenez, "udazkenean izandako elurteek eta euri-jasa handiek kalte handiak eragin zituzten N-1 errepideko hainbat gunetan". Hori dela eta, hurrengo asteetan bide-zorua konpontzeko lanak egingo dituzte.

Hala, asteburu honetan Legorreta eta Itsasondo arteko tartean arituko dira bide-zorua konpontzen, Irun-Gasteiz noranzkoan (424,300 eta 425,320 kilometro artean), hain zuzen.

Ostiral arratsaldean hasiko dira konponketa lanak egiten, 20:30ean, eta igande arratsaldera arte egingo dituzte, 19:00ak arte. Beraz, asteburuan N-1 errepidea itxita egongo da Irun-Gasteiz noranzkoan. Dena dela, Gasteiz-Irun noranzkoan errei baten norabidea aldatuko dute, ibilgailuak bi noranzkoetan ibili ahal izateko.

Igandean, 19:00ak aldera amaituko dituzte lanak. Ordu horretan, obren seinaleak kendu, eta ohiko bidetik bideratuko dituzte ibilgailuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gasteiz albisteak Irun albisteak gaur Gaurko azken orduko albistea Madril-Irun errepidea