Gizartea -
Indarkeria matxista
Baionako festetan salatutako bi sexu-eraso ikertzen ari dira
Gazte batek festetan bortxatu egin zutela salatu zuen, eta beste emakume batek ere salaketa jarri zuen, hiru egunera kendu bazuen ere.
EiTB.EUS
Baionako festetan salatutako bi sexu-eraso ikertzen ari da Fiskaltza. EiTBk jakin ahal izan duenez, 25 urteko emakume batek Baionako festetan bortxatu egin dutela salatu zuen igande honetan, EiTBk jakin ahal izan duenez. Antza denez, ostiralean jasan zuen erasoa, eta auto baten barruan esnatu zen larunbat goizean, Akizen.
Halaber, beste neska batek ere bortxatua izan zela salatu zuen joan den asteazkenean, larunbatean polizia-etxera joan eta kendu egin zuen arren. Poliziak, hala ere, ofizioz ikerketa zabaltzea erabaki du gertatutakoa argitzeko.
__________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.