Gizartea -

Trafikoa

Bi pertsona zauritu dira BI-2704an, Unbe gainean, aurrez aurreko talka batean

Furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre jo dute, Plentziarako noranzkoan. Gidarietako bat suhiltzaileek atera behar izan dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira gaur BI-2704 errepidean, Unbe gainerantz doan bidean (Arkalanda auzoa, Erandio) izandako istripu larri batean, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre jo dute, autoaren gidaria ibilgailu barrutik atera behar izan dute suhiltzaileek.

Ezbeharra 12:10ean jazo da, Plentziarako noranzkoan.

Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira auto barruan geratu den gidaria ateratzeko eta beste zauritua artatzeko. Errepidea bi noranzkoetan itxi dute, eta 14:00ak aldera zabaldu dute berriro.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Erandio Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak