Gizartea -
Lehen eguna, urtarrilaren 7a
Euskadiko kontsumitzaileek 86 euro gastatuko dituzte merkealdian
% 7ak iaz baino diru gehiago gastatuko duela uste duen bitartean, % 93ak gutxiago gastatuko du, krisia dela eta.
Erredakzioa
Euskadiko kontsumitzaileek 86 euro gastatuko dituzte batez beste merkealdian, iaz baino % 6,5 gutxiago, krisia dela eta, Espainiako Erabiltzaile eta Kontsumitzaileen Federazioa Independenteak egindako inkestaren arabera.Euskadiko Kontsumoaren Orientaziorako Familien Erakundeak inkesta horren datuak ezagutzera eman ditu.
Ikerketaren arabera, Espainiako kontsumitzaileek batez beste 85 euro gastatuko dituzte. Euskadi zerrendaren seigarren lekuan dago eta aurretik ditu Madril (96), Kataluña (95), Valentzia eta Asturias (90) eta Kantabria (88). Kanariar Uharteetako eta Galiziako erosleek, aldiz, 80 euro baino gutxiago gastatuko dituzte.
Inkestako emaitzek erakusten dutenez, kontsumitzaileen % 81ek arropak erosiko dituzte. Horrez gain, % 7ak iaz baino diru gehiago gastatuko duela uste duen bitartean, % 93ak gutxiago gastatuko du. Azken horietako % 43k krisia dela eta erosteko ahalmen gutxiago dutela adierazi dute, eta % 36ak aurrezteagatik egingo dutela argudiatu dute.