Gizartea -

Lehen eguna kerik gabe

Tabakoaren kontrako lege berria indarrean sartu da

Euskal legea murriztaileagoa da eta otsailera arte onartuko ez duten arren, debekatutako lekuetan erretzeagatik egindako salaketak "lehenenengo egunetik" bideratuko dituztela esan du Gemma Zabaletak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera ezin da leku publiko itxi guztietan erre, Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) ostiralean argitaratu zuenez. Tabakismoaren aurkako osasun neurrien Legeak 2006ko araudia aldatu eta osatzen du.

Hori horrela, zenbait toki zabaletan erretzea ere debekatzen da, besteak beste, institutuetako kanpoaldean, jolastokietan edo osasun-zentroen inguruetan.

Legearen arabera, hotelek, aterpetxeek eta ostatuek libre dituzten gelen % 30 erretzaileentzat gorde ditzakete. Horrez gain, kartzeletako presoek, ospitale psikiatrikoetako gaixoek eta zaharren egoitzakoek erretzeko erretserbatutako gelatan baino ez dute erretzeko baimenik izango.

Bitxikeriak bitxikeri, ibilgailu pribatuetan, nahiz eta adingabeak egon, helduaren esku egongo da erretzea.

Legearen testuan herritarren eskaerak betetzen direla ziurtatzen da, duela gutxi eginiko galdeketek dioten moduan. Horrez gain, adingabeei eta ostalaritzako langileei on egingo die, besteen tabakoaren kea inguruan izaten baitute.

Euskal legea

Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den legea ez da otsailera arte onartuko eta are murriztaileagoa izango da. Radio Euskadiri atzo eskainitako elkarrizketan, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak debekatutako lekuetan erretzeagatik egindako salaketak&' || 'nbsp; "lehenengo egunetik" bideratuko direla azpimarratu zuen.&' || 'nbsp;

"Euskal legea onartu bitartean, Eusko Jaurlaritzak Interneten bidez, telefonoz edo erreklamazio orrien egindako salaketa guztiak bideratuko ditu", adierazi zuen.

Ostalariak aurka daude

Besteak beste, Espainiako Ostalarien Federazioa izan da lege berriaren aurka azaldu dena, sektorearen fakturazioa % 10 jaisteaz gain, 150.000 pertsona langabezian geratuko direla iragarri baitu.

Hala ere, Ekonomia Azterketen Institutuak egindako aurreikuspenen arabera, sektorean 50.000 postu galduko dira, hau da, ostalariek kalkulatutako zifraren bi herena.

Ostalaritzako salmenten beherakada eta berriztapena % 5 eta % 10 artekoa izango da; 2009ko kopuruekin alderatuz gero, 7.000 milioi euro gutxiago irabaziko dituzte.

50.000 heriotz baino gehiago urtean

Tabakismoak gaixotasunak eragin eta sahiestu daitekeen lehen kausa da. Urtean 50.000 pertsona baino gehiago behar baino lehen hiltzen dira.

Urtean osasun arazoetarako 100.000 milioi euroko aurrekontuan, publikoa tea pribatua aintzat hartuta, % 15 tabakoarekin lotutako gaixotasunei aurre egiteko erabiltzen da.

Lege berri honekin, Europako Batzordeak ezarritako bideari jarraitzen dio Espainiak. Helburu nagusia, 2012an, Europako estatu guztietan itxitako esparruetan erretzea debekatua egotea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea