Gizartea -

Sentsibilizazio-kanpaina

Esklerosi anizkoitza duten pertsonen alde 'busti' dira euskal kostaldean

'Sartu-irten solidarioaren' XXI. edizioa Gipuzkoako hamabi udalerritan eta Getxon (Bizkaia) izan da. Gaixotasunak 2.500 pertsonari eragiten die Euskadin.

'Busti zaitez esklerosi anizkoitzagatik' kanpaina, Donostiako Kontxako hondartzan. Irudia: EiTB
'Busti zaitez esklerosi anizkoitzagatik' kanpaina, Donostiako Kontxako hondartzan. Irudia: EiTB
Esklerosi anizkoitzaren aldeko bainua

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat herritar eta politika, telebista eta kultura arloko hainbat ordezkari bildu dira igande honetan, Donostiako Kontxako hondartzan (Gipuzkoa), sartu-irten solidarioa emateko, esklerosi anizkoitzagatik. Gaixotasuna dutenek errehabilitazio saioen estaldura publikoa eskatu dute.

Besteak beste, Denis Itxaso Kulturako zinegotziak, Imanol Lasa foru erakundeko bozeramaileak, Miren Albistur Donostiako PPko zinegotziak eta Jon Aramandi ETBko aurkezleak hartu dute parte "Busti Zaitez esklerosi anizkoitzagatik" ekimenean.

2.500 pertsonek dute gaixotasun hau Euskadin, eta horien artean 750 gipuzkoar daude. Donostiako Kontxako hondartzan izan da ekitaldi nagusia, baina Gipuzkoako beste 11 udalerritan ere "busti" dira.

BUSTI ZAITEZ MOJATE POR LA ESCLEROSIS MULTIPLE

Hainbat pertsona "busti" dira Kontxako hondartzan. Argazkia: EFE

Maria Luisa Ustarroz Esklerosi Anizkoitzaren Gipuzkoako Elkarteko presidenteak (Ademgi) esan duenez, esklerosiari ikusgaitasuna ematea dute helburu. Gaitz kroniko honek desgaitasun handiena eragiten du, trafiko-istripuen ostean, eta kalteak jasaten dituzten hiru pertsonetatik bi emakumeak dira.

Halaber, sartu-irtenak funtsak biltzeko balio du, elkarteko errehabilitazio-zentroa mantentzeko asmoz, izan ere, "ez du beste diru-laguntza motarik jasotzen", azaldu du.

Esklerosi anizkoitza duten gaixoengan errehabilitazioak duen garrantzia nabarmendu du Ustarrozek, gaixotasuna atzeratzen laguntzen duelako eta haien arteko harremana sustatzen duelako, azken horrek egoerari aurre egiteko balio izaten die, diagnostikoak bizitza aldatu ostean.

Ereagako hondartza, Getxon (Bizkaia), ere "busti" dira esklerosi anizkoitza bizi duten pertsonen alde. Gaurko sartu-irtenean ez dira aurpegi ezagunak falta izan. Bainuaz gain, haurrentzako puzgarriak izan dira, eta dantza egin dute. Medikuek azken urteotako aurrerapenak azpimarratu dituzte. Erronka, orain, pertsonek gaixotasunarekin galdu duena berreskuratzea da, eta gizarteak "bustitzen" jarraitzea.

Esklerosi anizkoitzaren inguruan kontzientziatzeko busti dira gaur Getxon
Esklerosi anizkoitzaren inguruan kontzientziatzeko busti dira gaur Getxon
Esklerosi anizkoitzaren inguruan kontzientziatzeko busti dira gaur Getxon

2:12
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak