Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

24 urteko emakume bat hil du Lepen ustez bere bikotekideak

Hainbat labankada jaso ditu goizean goiz bere etxean. Guardia Zibila gizonaren bila dabil, baina oraindik ez dute atxilotu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zantzu guztien arabera, 24 urteko emakume bat hil du bere bikotekideak gaur goizean Lepen, labankadaz. Gizonak urruntze agindua zuen eta ihes eginda dago.

08:30 aldera, emakume bat erasotu dutenaren abisua jaso du Guardia Zibilak. Lepeko Mendez Nuñez kaleko etxebizitza horretara sartu direnean hilda aurkitu dute jada emakumea, eta ustezko erasotzailea ihes eginda.

Ikerketa ireki dute gertatu dena argitzeko eta gizona aurkitzeko.

Lepeko alkateak jakitera eman duenez, biktimak bi ume zituen.

Aste honetan bertan 47 urteko emakume bat hil du bikotekideak Madrilen eta 80 urteko beste bat Asturiasen.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa