Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

80 urteko emakume bat hil du bere bikotekideak Asturiasen

Gero, gizonak leihotik behera bota du bere burua, eta bertan hil da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 urte inguruko emakume bat hil du bere bikotekideak La Felgueran, Asturiasko Langreo udalerrian, Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez. Gero, gizonak leihotik bota du bere burua, eta bertan hil da.

Gizonaren hilotza bikotearen etxebizitzaren ondoan topatu dute, 07:00ak pasatxoan.

Hilketaren berri izan ostean, Espainiako Polizia Nazionaleko agenteak bertaratu dira eta ikerketa abiatu dute.

Ostiral honetan bertan, 47 urteko emakume bat hil dute Madrilen. Emakumea etxebizitza bihurtutako lokal batean aurkitu dute, Tetuanen. Poliziak harengandik urruntzeko agindua indarrean zuen gizon bat atxilotu du, ustezko hiltzailea izatea leporatuta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian Delituak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa Asturias