Gizartea -

BILBO

Orduko 30 kilometro abiadura muga, gaurtik, Bilboko kale ia guztietan

Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun zizengotziak esan duenez, Europa mailan 'neurri aitzindaria da'.

Bilbo abiadura
Bilbo abiadura
Bilbo abiadura

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko kale ia guztietan ezingo da orduko 30 kilometroko abiadura muga gainditu, gaurtik aurrera. Hiriguneko bideen % 87tan ezarriko dute neurria, eta  gainerako % 13tan 50 Km/h-koa izango da abiadura muga.

Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun zizengotziak esan duenez, Europa mailan "neurri aitzindaria da", Bilbo bezalako hirien ezaugarriak dituztenen artean.

Bilboko Udaleko alderdi guztiek adostutako Hiri Mugikortasun Plan Jasangarrian jasotako neurrietako bat da gaur indarrean sartu dena.

Gilen arabera, besteak beste, osasuna lehenetsi dute, plana martxan jartzerakoan. Abiadura muga murriztuta, aire-kutsadura ere nabarmen jaitsiko dela adierazi du zinegotziak.

Berotegi-efektua eragiten duten gasak eta zarata jaistea dira Bilboko Udalaren helburuetako batzuk.

Bestalde, antzeko neurriak ezarri dituzten hirietan istripu kopurua % 80 murriztu dela esan du Gilek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilbo Herriak eta Hiriak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskal Herriko kutsadura gaur