Gizartea -

LGTBI+ Harrotasunaren Eguna

Gorroto delituen laurdena sexu aniztasunarekin lotuta daude EAEn

Dena dela, Berdindu zerbitzua harro agertu da LGTBI+ kolektiboak "gero eta harrera hobea" duelako.

Ekainaren 28 honetan Sexu Askatasunaren eta LGTBI+ Harrotasunaren Eguna ospatzen da. EFE
Ekainaren 28 honetan Sexu Askatasunaren eta LGTBI+ Harrotasunaren Eguna ospatzen da. EFE
Ekainaren 28 honetan Sexu Askatasunaren eta LGTBI+ Harrotasunaren Eguna ospatzen da. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn jazotako gorroto delituen laurdena sexu aniztasunarekin lotuta daude, Berdindu LGTBI+ kolektiboarentzako Informazio eta Artatze Zerbitzu publikoak jakinarazi duenez.

Gaur Sexu Askatasunaren eta LGTBI+ Harrotasunaren Eguna dela eta, Berdinduk adierazpen bat kaleratu du, eta ohartarazi du 72 herrialdek sexu askatasuna kriminalizatzen dutela oraindik.

"Munduan bere sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik diskriminatuta sentitzen den pertsona bat dagoen bitartean, ez dugu atseden hartuko", nabarmendu du Berdinduk, eta euren "eskuliburuak aldatzea eta pertsona guztien sexu-identitatea aitortzea" eskatu die Osasunaren Mundu Erakundeari (OME) eta AEBko Psikiatren Elkarteari (APA).

"Ezin dugu ahaztu oraindik ere jazarri egiten gaituztela, oraindik ere iraindu egiten gaituztela, oraindik ere gogaitu egiten dugula, oraindik ere aniztasunaren balioa ulertzen ez duten ikuskera itxiak daudela", gaineratu du Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak.

Horren ildotik, Berdindu harro agertu da "aniztasunarekiko konpromisoa sinatu duen gizarte batean" bizitzeagatik, eta txalotu du "harrera gero eta hobea" dela, eta "gero eta gehiago" direla "sexualitatea aske bizi dezaketenak".

Azkenik, LGTBI+ kolektiboa artatzeko zerbitzuak deia egin du "gaurko eguna aniztasunaren aldeko egun bihurtzen duten sentsibilizazio eta aldarrikapen ekitaldietan parte hartzera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa LGTBI