Gizartea -
Jazoera
Merkantzia-tren bat errailetik atera da Gueñesen
Ez da zauriturik izan, baina Bilbo eta Balmaseda arteko FEVE tren-zerbitzua etenda dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Santanderrera zihoan merkantzia-tren bat errailetik atera da igande arratsalde honetan Gueñesen, Arangurengo geralekutik gertu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ez da zauriturik izan, baina Bilbo eta Balmaseda arteko FEVE tren-zerbitzua etenda dago.
Bilbo-Santander ibilbidea egiten ari zen 73563 merkantzia-trenaren bagoi bat bidetik atera da 17:30ak aldera, argitu gabeko arrazoiengatik, Sodupe eta Aranguren artean, hain zuzen ere.
Trenaren zerbitzua etenda dago (errail bakarrekoa da), eta horrela jarraituko du bagoiaren zama bertatik kendu arte. Gauzak horrela, Aranguren eta Sodupe artean autobus bidez eramaten ari dira bidaiariak, Adifek sare sozialen bidez jakinarazi duenez.