Gizartea -

Istripua Nafarroan

43 urteko gizon bat hil da A-15ean, bere autoak zisterna-kamioi batekin talka eginda

Ezbeharra Itza parean jazo da, Donostiarako noranzkoan. Mikel Biain Zanguitu, Zumaiako erretore zena da hildakoa.

Horrela geratu da gizonaren autoa. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Horrela geratu da gizonaren autoa. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Horrela geratu da gizonaren autoa. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizon bat hil da gaur A-15ean, Itza udalerrian (Nafarroa), izandako zirkulazio istripu batean, Guardia Zibilak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Mikel Biain Zanguitu, Zumaiako erretore zena da hildakoa.

Iturrion arabera, 09:50ean jazo da ezbeharra, auto batek zisterna-kamioi bat atzetik jo duenean. Autoaren gidaria bertan hil da.

Istripuaren berri jasotakoan, Guardia Zibilaren Trafikoko hainbat patruila bertaratu dira, eskuineko erreia itxi dute, eta zirkulazioa txandaka bideratu dute bestetik.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Urumeako autobia