Gizartea -

ISTRIPUA

Atxilotu egin dute Artatzako biribilgunean istripu larria eragin zuen gidaria

Ezbeharrean 29 urteko ertzain bat hil zen. Senda-agiria jasotakoan, Bilboko ertzain-etxe batera joan zen. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta trafiko segurtasunaren aurkako delitua egotzi dizkiote.

Artatzako biribilgunean gertatu zen ezbeharra. Argazkia: Iker Salgado.
Artatzako biribilgunean gertatu zen ezbeharra. Argazkia: Iker Salgado.
Artatzako biribilgunean gertatu zen ezbeharra. Argazkia: Iker Salgado.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean Leioa eta Getxo arteko Artatzako biribilgunean istripu larria eragin zuen gidaria atxilotu dute. Ezbehar horretan, Alvaro Garcia Gonzalez 29 urteko ertzaina hil zen. Atzo, senda-agiria jasotakoan, bere burua aurkeztu zuen Bilboko ertzain-etxe batean eta atxilotu egin zuten, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta trafiko segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.

Ezbeharra 04:30 inguruan gertatu zen, Bilbotik Getxorantz zihoan auto batek biribilgunean geldirik zegoen beste bat aurretik eraman zuenean. Gidariak positibo eman zuen alkohol eta droga proban, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, zaurituta.

Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, senda-agiria jasotakoan, gidaria bere kabuz joan zen Bilboko ertzain-etxe batera, kasua zeraman epaileak bera atxilotzeko agindua emana zuela jakin ostean.

Hernanira lanera zihoala izan zuen istripua ertzainak, eta atzo haren lankideek omenaldia egin zioten bertako ertzain-etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Ertzaintza Getxo albisteak Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Albisteak Gaur Leioa albisteak Gaurko azken orduko albistea