Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Adingabe bati Razzmatazz diskotekan egindako talde-bortxaketa ikertzen dabiltza

Bartzelonako diskoteka horren 'backstage' zonaldean jazo da sexu-erasoa, abeslarientzako eta gonbidatuentzako toki pribatuan, hain zuzen ere. Esquadra Mossoek ustezko erasotzaileak identifikatu ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute Bartzelonako Razzmatazz diskotekan larunbat goizaldean adingabe batek pairatutako talde-bortxaketa argitzeko asmoz, iturri polizialek Europa Pressi jakinarazi diotenez. Esquadra Mossoek ustezko erasotzaileak identifikatu ditu dagoeneko.

El Mundo kazetak zabaldu duenez, adingabe horri sexu-erasoa egin zioten hainbat lagunek, eta diskotekaren 'backstage' zonaldean jazo zen, abeslarientzako eta gonbidatuentzako toki pribatuan, hain zuzen ere.

Razzmatazz diskotekak Twitter bidez jakinarazi duenez, "Poliziaren esanetara jarri gara gertatutakoa argitu ahal izateko". "Lehenik eta behin, biktimaren eta ikerketaren pribatutasuna errespetatu nahi ditugu, eta jazotakoa irmo eta gogor gaitzesten dugu", gaineratu dute diskotekaren bozeramaileek.

Bestalde, gau-aisialdiko eremutan sexu-erasoak eta jazarpenak ekiditeko Bartzelonako Udalak sustatutako No Callem protokoloarekin Razzmatazz diskotekak bat egiten duela gogoratu dute.

------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Indarkeria matxista gaur Bartzelona argazkiak Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa gaur Feminismoa gaur