Gizartea -

Kontrolatzaileen krisia

Kontrolatzaileek ez dituzte baja egunak itzuli behar, AENAren esanetan

Kontrolatzaileek azken egunetan zabaldutako "faltsukeria" gezurtatu du aireportuetako arduradunak, eta kolektiboak araudiak ezarritako baimenak eta lizentziak dituela erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire-kontrolatzaileek medikuen bajak hartuta, amatasun- baimenak edo senide baten heriotzagatik hartutako egunak enpresari itzuli behar ez dizkiotela ziurtatu du gaur AENA aireportuetako arduradunak.

Komunikatu batean, kontrolatzaileek azken egunetan zabaldutako "faltsukeria" gezurtatu du erakunde publikoak, eta kolektibo horrek araudiak eta hitzarmenek ezarritako baimenak eta lizentziak dituela erantsi du, beste edozein langilek bezalaxe.

AENAren hitzetan ,aire-kontrolatzaileen lanaldia gainerako langileena bezalakoa da, 1.840 ordu, Langileen Estatutuak ezarritakoaren arabera.

Ordu horien barruan jarduera aeronautikoko lanaldia dago, 1001/2010 Errege-dekretuak ezartzen dituen 1.670 orduak (urtero), AENAk azaldu duenez.

Jarduera aeronautikoak kontrolatzailea lanean dagoen denbora, atsedenaldiak (% 25 egunez eta % 33 gauez) eta guardia denbora konputagarria (benetako trafikoa maneiatzeko hezkuntza denbora) barneratzen ditu, AENAk ziurtatu duenez.

Alarma-egoera

Bestalde, Exekutiboak oraindik alarma-egoera luzatzea erabaki ez duela adierazi du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko presidenteordeak, baina Gabonetan "aireportuetan normaltasuna mantentzeko eta jendea normaltasunez bidaiatzeko" beharrezkoa baldin bada egingo duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea