Gizartea -

'Alakranaren bahiketa'

Auzitegi Nagusiak epaituko ditu 'Alakrana' ontziko piratak

Ustezko piraten abokatuak aurretik eskatu du Kenian epaituak izatea Europar Batasuneko "Atalanta operazioa'ren ituna betez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Alakrana'' atun-ontzia bahitu zuten ustezko bi piratak epaitzeko eskumenak dituela baieztatu du gaur Auzitegi Nazionalak. Ustezko piraten abokatuak aurretik eskatu du Kenian epaituak izatea Europar Batasuneko "Atalanta operazioa''ren ituna betez.

Andreas Chalaris Somaliako bi ustezko piraten abokatuaren eskaria atzera bota du Zigor-arloko salako laugarren sekzioak gaur jakitera eman duen autoan, eta ezin dute errekurtsorik jarri horren aurka. "Abdu Willy" eta "Raageggesey Adju Haman" ontzia bahitu eta hurrengo egunean atxilotu zituzten, 2009ko urriaren 2an. ''Alakrana'' 47 egun beranduago askatu zuten.

Epaitegiaren arabera, Espainian epaituak izango dira gertakizunak "Espainiako ontzi batean gertatu zirelako", Botere Judizialeko Lege Organikoak eta Espainiak kasu horietarako nazioartean sinatutako itunek jasotzen duten bezala.

Andrea Chalarisek ustezko bi piraten askatasuna eskatu du, izan ere, bahitzaileen eta Espainiako Gobernuaren artean akordio bat izan zen ontzia askatzeko, bere esanetan; fiskalak, ordea, 220 urteko kartzela-zigorra eskatu du. Dena den, oraindik ez da epaiketa hasi.

Ildo horretan, defentsako abokatuak Inteligentzia Zentro Nazionaleko sekretupeko zenbait dokumentu argitara ateratzeko eskatu du; dokumentu horiek erakutsiko luke Espainiako Gobernuak erreskate bat ordaindu zuela ontzia askatzeko.

Dena den, Gobernuak beti ukatu duen erreskate hori aipatu duenean, epaitegiko presidenteak moztu egin dio, eta eskumeni buruz eztabaidatzeko eta ez "erreskateei" buruz hitz egiteko bista zela esan dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea