Gizartea -
Ikerketa
Iruñeko Udaltzaingoa eraso homofobo bat ikertzen ari da
Gertaerak igande goizaldean izan ziren, Joan Albretekoaren kaleko ostalaritza establezimendu batean. Bi pertsona identifikatu dituzte, eta ikertzen ari dira.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru gizonek jasandako eraso homofoboa ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Gertaerak igande goizaldean izan ziren, Labrit inguruan. Oraingoz, bi pertsona identifikatu dituzte, eta ikertzen ari dira.
Igandean 05:00ak aldera poliziak azaltzeko eskatu zuten, Joan Albretekoaren kaleko ostalaritza establezimendu batean, hiru gazteri eraso egin baitzieten. Agenteak bertaratu zirenean, ustezko erasotzaileek dagoeneko alde egin zuten. Halere, bi pertsona identifikatu zituzten, eta gertaera hauengatik ikertzen ari dira.
Hiru gizonezkok jasan zituzten erasoak, eta bik salaketa jarri dute Udaltzaingoan, medikuen txostenak azalduz. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe jasan eta zauri arinak dituztela zehazten du. Biktimen deklarazioen arabera, mehatxuak eta erasoa haien sexu-izaeragatik izan ziren.
Udaltzaingoak uneotan ikerketa fasean du gaia, eta ustezko erasotzaileak identifikatzeko zain. Egileak identifikatzea lortuz gero, hauei ustezko gorrotozko delitu bat lesioekin egotzi diezaiokete.