Gizartea -
Gertaera
Bost trafiko-istripu izan dira Nafarroan, txingorraren ondorioz
Guztiak bidetik ateratzeagatik izan dira, erkidegoko errepideetako hainbat lekutan txingorra egonda. Guztira, bi pertsona zauritu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Bost auto-istripu izan dira Nafarroan, egin duen txingorraren ondorioz, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Halaber, bi pertsona zauritu direla azaldu du.
Guztiak bidetik ateratzeagatik izan dira, erkidegoko errepideetako hainbat lekutan txingorra egonda.
Zehazki bi istripu Irunberriko A21 errepidean izan dira, beste bat Otsagabian, NA2012an, laugarrena Larrauko portuan, NA2011ean (bi pertsona zauritu dira) eta azkena Cadreitan, AP15ean.
Foruzaingoak kontuz ibiltzea aholkatu du, arratsaldean ekaitzak izateko dagoen arriskuaren aurrean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea