Gizartea -

Atxiloketa

Daesheko kide izateko emazte ohiari Siriara bidaia ordaintzeagatik atxilotu dute

Europako jihadistarik bilatuena da emakumea, eta Informaziorako Komisaria Nagusiak ezarritako atxilotze agindua du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizon marokoar bat atxilotu du Malagan, Daesh taldeko kide izateko emazte ohiari Siriara bidaia ordaintzea egotzita. Antza denez, Italiara eta Turkiara bidaltzen zion dirua.

Atxilotuak 35 urte ditu eta Espainian legezko bizilekua du. Haren bikotekide ohiak internet bidez ezagututako beste jihadista batekin Daeshen sartzeko zuen asmoa babesten zuen. Hori dela eta, terrorismoa diruz finantzatzea leporatu diote.

Emakumea Fadoua Hassad da, eta 1982an jaio zen Marokon. Informaziorako Komisaria Nagusiak emandako nazioarteko atxilotze agindua du, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez.

Atxilotuak dirua bidaltzen zion aldizka, Siriara bidaiatu eta Daesheko kide izan zedin.

Polizia Nazionalak 2016ko otsailean jakin zuen atxilotuaren emazte ohia Espainiatik Greziara abiatu zela, baina tartean Turkian gelditu zela.

Turkian egondako garai horretan 3.000 euro baino gehiago jaso zituen 35 urteko emakumeak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Gaurko azken orduko albistea