Gizartea -

Lanak

Belateko lanek irauten duten bitartean egunez zirkulazioa mugatzea aztertzen ari dira

Nafarroako Gobernuaren aukeretako bat da ibilgailuen joan-etorria txandaka baimentzea, egun batean amaiera bakoitiko matrikula dutenak eta biharamunean amaiera bikoitia dutenak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belate eta Almandozeko tuneleko lanak egiten dituzten bitartean, egunez, Belateko gainean ibilgailu astun eta arinen joan-etorria mugatzea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua.

Aukeretako bat da zirkulazioa matrikulako zenbakiaren amaieraren arabera baimentzea: egun batean amaiera bakoitia dutenak ibiliko lirateke, eta hurrengoan amaiera bikoitia dutenak. Hala jakinarazi du Exekutiboak, Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordea buru zela Belateko eta Almandozeko tuneletako lanen Jarraipen Batzordearen bilera egin eta gero.

Bileran, Lan Publikoetako, Foruzaingoko eta ospitalez kanpoko larrialdietako ordezkariak izan dira, baita suhiltzaileak, garraiolariak, zerbitzuguneen, ostatuen eta egitura turistikoen jabeak eta udal ordezkariak ere. Gobernuak egoeraren berri eman die, eta tunelak itxita dauden bitartean gauzatu beharreko neurriak aurkeztu dizkiete.

Neurri horien artean dago egunez (6:00-22:00) NA1210ean ibilgailu astun eta arinen joan-etorria mugatzea.

Bide alternatiboak A15 (ibilgailu astunak) eta A15 eta beste bide batzuk (arinak) izango dira, eta gauez (22:00etatik 18:00etara) NA1210 erabili ahalko da.

A15eko ordainsaria bere gain hartzea onartu du Gobernuak ibilgailu astunen kasuan, tunelak itxita daude artean. Ibilgailu arinei dagokienez, Gobernuak ez du gastu hori bere gain hartuko, bide alternatiboak baitituzte horien gidariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea