Gizartea -
Ikerketa
Lehen motako diabetesa sendatu dezakeen lehen botika egin dute
Zazpi urteko ikerketaren ostean, molekula bat lehen motako diabetesaren eraso autoimmunea lehengoratzeko gai dela ikusi dute ikertzaileek, arratoietan eta zelula ereduetan frogatutakoaren arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Lehen motako diabetesaren aurrean botere terapeutiko handia duen molekula bat aurkitu dute Andaluziako Biologia Molekular eta Birsortzeko Medikuntzan lan egiten duten Osasun Kontseilaritzako ikertzaileek.
BL001 molekulak gaixotasun honetan dituen eraginak zehazten ditu lanak. Zazpi urteko ikerketaren emaitza izan da aurkikuntza.
Ikertzaileek ikusi dutenaren arabera, eurek aurkitutako molekula honek "alfa zelulak eta beta pankreatikoak transdesberdintzean mesede egiten du”, hau da, "alfa zelulak (glukagon hormona produzitzen dute, odolean glukosa igoz eta hipergluzemiari mesede eginez) beta pankreatiko zelulatan bilakatzea laguntzen du; azken hauek intsulina sintetizatu, gorde eta jariatu egiten dute, zelulak berriztatzea lagunduz".
Halaber, lehen motako diabetesaren eraso autoimmunea lehengoratzeko gai dela ikusi dute ikertzaileek, arratoietan eta zelula ereduetan frogatutakoaren arabera.