Gizartea -
Lan istripua Nafarroan
Langile bat larri zauritu da lan istripu batean, Azkoienen
Herriko baratze batean gertatu da istripua eta 41 urteko gizonak belaunean haustura du.
agentziak | erredakzioa
Pertsona bat larri zauritu da Azkoienen (Nafarroan), lanean ari zela, motokultor batek harrapatuta. Lan istripua herriko ‘Soto Arriba’ baratz batean izan da, eta SOS Nafarroak 13:00etan inguru izan du gertatutakoaren berri .
Foruzaingoaren arabera, “belaun-haustura” du 41 urteko gizonak. Zauriak larriak direnez, langilea Iruñeko Ospitalera eraman dute, helikopteroz.
Foru Poliziak istripuaren ikerketa izapideak hasi ditu Tafallan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea