Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume bati eraso sexista egin diote Iruñean, Aberri Egunean
Alde Zaharrean jazo zen erasoa, igandean, jai-giroko ekitaldietan.
agentziak | erredakzioa
Emakume bati eraso sexista egin zioten igandean Iruñean, Aberri Eguneko ospakizunetan, Independentistak sareak salatu duenez. Hain zuzen ere, hiriko Alde Zaharrean jazo zen erasoa, jai-giroko ekitaldietan.
Horren ildotik, sareak deia egin du eraso sexisten aurrean tolerantziarik ez izateko: “Sexismoak ez du lekurik gure gizartean, ezta Euskal Herrian ere, berdintasunetik, gizarte justu batetik eta askatasunetik eraiki nahi dugulako”.
Ohar batea, sareak laguntza eta babesa eskaini dizkio erasoa jasan duen emakumeari.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.