Gizartea -

TRAFIKOA

Bi pertsona zauritu dira Errenterian, kamioi eta auto batek talka egin ostean

Ezbeharraren ondorioz, GI-636 errepidea itxi dute bi norabideetan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona zauritu dira GI-636 errepidean, Errenterian, kamioi artikulatu eta auto baten artean izandako istripuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da. Istripuaren ondorioz GI-636 errepidea itxi dute bi norabideetan.

Istripuaren tokira bertaratutako osasun langileek zaurituak artatu dituzte. Antza denez, bi zaurituak auto barruan zihoazen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Errenteria Gaurko azken ordukoa