Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi sexu eraso salatu dituzte Gasteizen lau egunetan

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu erasoen egile direlakoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu asteon Gasteizen bi emakumeri sexu erasoa egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Biktimek —biak adin nagusikoak— salaketa jarri zuten, eta horren harira, ikerketa abiatu zuen Polizia Autonomikoak.

Sexu erasoak igandean (martxoaren 25ean) eta ostegunean (hilaren 29an) jazo ziren.

Segurtasun Sailak ez du beste xehetasunik eman nahi izan.

-------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak Tratu txarrak gaur Salaketak bideoak Mundu matxista