Gizartea -

Gertakaria

Trapagarango gazte bat hil da Burgosen, haitz batetik behera amilduta

26 urteko mutila lagun batzuekin joan zen Lausako San Pantaleon ermita ingurura. Bertan jazo zen istripua.

Gaztea hainbat metroko altueratik amildu zen. Argazkia: Jose Antonio Fernandez de Luco
Lausako San Pantaleoneko ermita (Burgos). Argazkia: Jose Antonio Fernández de Luco
Gaztea hainbat metroko altueratik amildu zen. Argazkia: Jose Antonio Fernandez de Luco

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trapagarango 26 urteko mutil bat hil zen atzo Burgosen, Lausa Haraneko San Pantaleon ermitako haitzetik behera amilduta.

Gaztea lagun batzuekin joan zen Lausa Haranera, egun pasa. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, hainbat metroko altueratik behera jausi zen.

Lagunek Gaztela-Leongo Larrialdi Zerbitzuetara deitu zuten 17:00ak aldera, baina osasun langileak bertaratu zirenerako hilda zegoen gaztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Burgos argazkiak Trapagaran argazkiak