Gizartea -

Operazioa

Txirlak legez kanpo banatzen dituen hainbat haztegi atzeman dituzte Gipuzkoan

Guardia Zibilaren arabera, antolakuntzak ezkutuko salmenta egiten zuten portugaldarrei erosten zizkien txirlak, kiloko hiru euro ordainduta; ondoren, 7 eurotan saltzen zizkien haztegiei.

Almejak. Artxiboko argazkia
Almejak. Artxiboko argazkia
Almejak. Artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalen ezkutuan hartu eta estatu espainiarrean legez kanpo sartutako hamar tona txirla japoniko geldiarazi ditu Polizia Nazionalak. Ustez marisko hori erosi eta dokumentazio faltsua erabilita banatzen duten hogei bat haztegi atzeman ditu, horietako batzuk Gipuzkoan.

Guardia Zibilaren arabera, antolakuntzak ezkutuko salmenta egiten duten portugaldarrei erosten dizkie almejak, kiloko hiru euro ordainduta; ondoren, 7 eurotan saltzen dizkie haztegiei. 12 euroko prezioa ere izaten dute estatu espainiarreko merkatuan.

Agenteek 19 miaketa eta 20 ikuskapen administratibo egin dituzte lau probintziatan. Ikerketa 2015ean abiatu zuten, Lisboako Itsas Poliziak legez kanpoko itsaski-bilketa egiten zuen antolakuntza kriminal baten berri eman zuenean. Portugalgo kostaldeko eremu kutsatuetan jarduten zuela adierazi zuen, ondoren dokumentazio faltsua erabilita Espainian legez kanpo saltzeko.

Poliziak itsaskiak legez kanpo eramaten dituzten garraiolariak identifikatu ditu, baita hainbat ibilgailu industrial ere. Espainian salgaiak hartzen ari ziren enpresak ere aurkitu dituzte.

Halaber, hogei bat haztegi atzeman dituzte Gipuzkoan, Huelvan, Santanderren eta Pontevedran. Badirudi txirla japonikoen sarrera "zuritzen" ari zirela.

20 pertsona juridiko eta bi pertsona fisiko ikertu dituzte, agiriak faltsutzea, legez kanpoko itsaski-bilketa, iruzur fiskala eta kapitalak zuritzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea