Gizartea -

Bilaketa lanak

73 urteko gizon bat desagertu da Zornotzako zaharren egoitza batetik

Larunbatean Zornotzatik, Iurretatik eta Ibaizabal ibaitik bilatu zuten, baina arratsaldeko 18:00etan bilatzeari utzi egin zioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzako zaharren egoitza batetik ostiralean desagertu zen 73 urteko gizonezkoa bilatzen hasi dira berriro, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ostiralean salatu zuten gizonaren desagerpena. Larunbat goizean bilaketa lanak hasi zituzten. Orotara 50 pertsonek hartu zuten parte gizona aurkitzeko taldean. Ertzaintzaren helikopteroa ere erabili zuten, baina ez zuten lortu gizona aurkitzea.

Zornotzatik, Iurretatik eta Ibaizabal ibaian bilatu zuten, baina arratsaldeko 18:00etan bilatzeari utzi egin zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea