Gizartea -
Borroka
Gizon bat espetxean sartu dute Irunen beste bati buruan zauri larria eragin ostean
Erasoa larunbatean gertatu zen, goizaldeko 05:30ak aldera, Irungo diskoteka baten inguruetan.
Agentziak | Erredakzioa
39 urteko gizon bat Donostiako Martutene espetxean sartu dute, Irungo diskoteka baten inguruetan beste gizon bati eraso eta buruan zauri larria eragin ostean. Gizonak konorterik gabe gelditu zen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Erasoa larunbatean gertatu zen, goizaldeko 05:30ak aldera, bi gizonen arteko liskar baten ondorioz. Horietako bat lurrean etzanda gelditu zen eta erasotzailea ihes egiten saiatu zen, baina ertzainek harrapatu zuten.
Erasotzailearen arabera, zauritutako gizonak eraso egin zion eta bera defendatu zen biktimari buruan kolpe bat emanez.
Biktima, 42 urteko gizon bat, larri zaurituta eraman zuten ospitalera.
Erasotzailea, berriz, atxilotu ostean, Irungo epaitegietara eraman zuten; bertan, epaileak gizona espetxeratzeko agindua eman zuen.