Gizartea -

Trafikoa

Iruñeko gizon bat hil da Errioxan, auto batek eta kamioi batek elkar jo ostean

Ezbeharra 16:45ean gertatu da N-113 errepidean, Valverde partean, Cervera del Rio Alhama herrian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko Iruñeko bizilagun bat hil da igande honetan, auto batek eta kamioi batek N-113 errepidean talka egin ostean, Valverden, Cervera del rio Alhama herrian (Errioxan).

Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkaritzak ohar batean zehaztu duenez, ibilgailu artikulatuaren gidaria onik atera da. SOS Errioxak webgunean azaldutakoaren arabera, trafiko-istripua 16:45ean gertatu da, N-113 errepidearen 67. kilometroan. Osasun zerbitzuek autoko gidaria hilda zegoela baieztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Logroño azken ordukoa