Gizartea -
'Mirarizko eskumuturrekoak'
15.000 euroko isuna Power Balanceri, publizitate iruzurtia egiteagatik
Facua kontsumitzaileen elkartearen hitzetan, "barregarria" da zigorra, eta gainera, merkatuan jarraitzen dute eskumuturrekoek; hori dela eta, helegitea aurkeztuko dutela jakinarazi dute.
Erredakzioa
Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu duenez, Andaluziako Gobernuak 15.000 euroko isun "sinple bat" jarri dio Power Balance enpresari mirarizko eskumuturren "milioi askoko iruzurragatik. Gainera, merkatuan jarraitzeko baimena eman diote, hori dela eta, helegitea aurkeztuko dute.
Facuak agiri batean salatu duenez, "barregarria" da Marbellan egoitza duen Power Balance enpresari jarritako isuna. Zigorra publizitate iruzurtia egiteagatik jarri diote, Malagako Osasun probintzi ordezkaritzaren urriaren 18ko erabaki baten arabera.
Facuarentzat "osasun eta Andaluziako kontsumo agintariek interes gutxi dute kontsumitzaileen babesean", gainera, "era horretako erabakiek kontsumitzaileak kaltetzen ditu, izan ere, enpresek inolako zigorrik jaso gabe iruzur egin dezaketela pentsa dezakete".
Joan den apirilean enpresak 300.000 eskumuturreko zaldu zituen, eta "10 milioi euro inguru jaso zituzten horrengatik; beraz, ordu batean saltzen dituzten 500 eskumuturreko horiekin nahiko dute isuna ordaintzeko".
Hori dela eta isunaren eta salmenten arteko "zigor proportzionala" ezartzeko eskatu dute.