Gizartea -
Zierbenan
Migratzaileen kanpalekua hustu dute Bilboko Portuan
Bertan zeuden gazte guztiak idenfitikatu dituzte eta gutxienez zazpi lagun atxilotu dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Portuko Agintaritzak eta Espainiako Poliziak Zierbenako migratzaileen kanpalekua hustu dute.
Bertan zeuden gazte guztiak idenfitikatu dituzte eta gutxienez zazpi lagun atxilotu diztuzte, ETBk jakina ahal izan duenez.
Portu Agintaritzaren arabera, kanpalekutik joateko "gonbita" luzatu diete migratzaileei, asentamendu hori "legez kanpokoa" dela eta "segurtasun arrazoiak" argudiatuta.
Horrez gain, kanpalekuan "garbitasun eta higiene arazoak" antzeman dituztela eta horrek "migratzaileen osasuna arriskuan" jartzen duela esan du Portuko Agintaritzak.
Aurrerantzean, Bilboko Portuko instalazioetan kanpaleku gehiago jarriko balituzte, horiek ere jendez hustuko dituztela azpimarratu du Portu Agintaritzak.