Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute igandera arte tenperatura hotzengatik eta izotzagatik

Tenperaturaren beherakadaren ondorioz, izotz txiki-handia egingo du eta baliteke kostaldean ere izotz txikia egitea.

Iruña. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Iruña. Argazkia: EFE
Iruña. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du igandera arte tenperatura hotzengatik eta izotzagatik barnealdean eta Gipuzkoako kostaldean.

Gaur, ostirala, 00:00etatik 10:00etara egon da indarrean abisu horia, tenperatura hotzengatik eta izotzagatik, lurraldearen barnealdean eta Gipuzkoako kostaldean.

Larunbatean, abisu horia ezarriko dute berriro, muturreko tenperatura baxuak eta izotza egongo baitira barnealdean eta Gipuzkoako kostaldean 00:00etatik 10:30era. Barnealdean, izotz txiki-handia egingo du, eta baliteke Gipuzkoako kostaldean ere izotz txikia egitea.

Igandean, ostera, ordu-tarte berean aktibatuko dute abisu horia, tenperatura hotzengatik eta izotzagatik.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiralean, zerua hodeitsu egongo da tarteka, baina hodeiak gutxituz joango dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta iparreko eta ipar-ekialdeko haizea nagusituko da egunaren erdiko orduetan, tarteka bizi. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoak ez dira aldatuko.

Larunbatean, goiz-lanbroa eta zerua hodei gutxirekin egongo da. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta ipar-ekialdekoa nagusituko da arratsaldean, tarteka bizi. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango edo gutxi jaitsiko dira, eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira. Barnealdean, izotz txiki-handia egingo du, eta baliteke Gipuzkoako kostaldean ere izotz txikia egitea.

Igandean, goiz-lanbroa. Zeruan hodei gutxi egongo dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta ipar-ekialdekoa nagusituko da arratsaldean, tarteka bizi. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango edo gutxi igoko dira, bereziki kostaldean. Tenperatura maximoak, berriz, gutxi igoko dira. Barnealdean, izotz txikia egingo du; Arabako zenbait tokitan, handia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa