Gizartea -

Polizia Nazionala

Gizon marokoar bat atxilotuta Murtzian, jihadistak erakarri eta doktrinatzea egotzita

Atxilotua indarkeriazko ekintza terroristetan parte hartzeko egoeran zegoen, Barne Ministerioaren arabera.

Marokoar bat atxilotu dute Murtzian jihadistak erakartzeagatik

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizonezko marokoar bat atxilotu du gaur, asteartea, Torre Pachecon (Murtzia), jihadistak erakarri eta doktrinatzeagatik, eta jihadismoari gorazarre egiteagatik. Gainera, Atxilotua indarkeriazko ekintza terroristetan parte hartzeko egoeran zegoen, Barne Ministerioaren arabera.

Atxilotuak -31 urte- ISISen ekoizle ofizialek egindako bideoak zabaltzen zituen bere kontuetan eta, bideootan, "islamaren etsaien" aurkako indarkeriazko eta gorrotozko mezuak ematen zituzten eta, bereziki, jihadarekin bat egiteko deia egiten zen, oharrak dioenez.

Atxilotua "erradikalizazio prozesu handi" batean murgilduta zegoen, azken hiru urteetan areagotu dena, eta hiru kontu ezberdin erabili izan zituen Estatu Islamikoaren kide berriak erakarri eta doktrinatzeko.

Gainera, sare sozialetan dituen jarraitzaileen artean EIari lotuta Marokon eta Espainian izan ziren atxilotu batzuk daude.

Asko jarduten zen Interneten eta 2014tik ona Estatu Islamikoa babesteko edukiak zabaldu ohi zituen. "Organizazio terroristaren ikonografia, jihad armatuarekin bat egiteko abestiak eta frankotiratzaile jihadista batek soldadu estatubatuarrak hiltzen zituen fotogramak", besteak beste, ikusi zitezkeen irudiotan.

Operazioa Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak koordinatu eta 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralak zuzendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa